Zumaia eta Gernika, tituluaren bila Lekeition
Finala bihar ospatuko da 19:00etatik aurrera
2011/09/06: Zumaia eta Gernikako taldeek bihar borrokatuko dute Lekeitiokok San Antolín Torneoko tituluaren bila. Hauek 19:00etan Santi Brouard frontoian hasiko den jaialdiko bigarren partida jokatuko dute, hain zuzen ere.
Gipuzkoarrek Akarregi B hartu zuten mendean finalerdian (18-35) eta Gernikak gehiago sufritu behar izan zuen Markina 34-35eko emaitzaz kanporatzeko. Akarregi B eta Markina izango dira biharko jaialdia irekiko dutenak, hauek hirugarren eta laugarren posturako lehiako protagonistak izango dira eta.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos