Bilbao Jai Alaik zesta eramango du Aste Nagusira
Hilaren 24an laxoa emanaldi bat ere egongo da Plaza Berrian
2011/07/28: Bilbao Jai Alaik berriro eramango du zesta abuztuaren 20an hasiko den Bilboko Aste Nagusira, izan ere, Bilboko Deportivo Klubeko frontoiak LZPP-ko (Liga Zesta Punta Profesionala) bi jardunaldi hartuko dituela baieztatu egin da.
Bi jaialdi hauek abuztuaren 25 eta 26an ospatuko dira (osteguna eta ostirala) 21:00etatik aurrera eta sarrerarekin batera han egingo den afarirako txartela hartzeko aukera ere egongo da. Horretaz gain, festibaleetan zehar ezusteko ugari egongo dira, publikoa ondo pasa dadin.
Era berean, datorren hilaren 22, 23 eta 24-an “Esperientziako Tailerrak” ospatuko dira La Esperanza frontoian eta bertan, ordu bateko txandetan, 40 eta 45 pertsonentzako multzoak kantxara sartu, modalitate guztien historia ezagutu eta share, zesta, pala edo erremontea hartuko dute.
Hitzordu historikoa laxoarekin
Berritasun nagusia Bilboko Plaza Berriak hartuko duen laxoa emanaldia izango da, hau hitzordu historiko bat izango baita. Espezialitate honek 400 urte baino gehiago ditu eta gaur Nafarroako eta Gipuzkoako herri batzuetan eta Iparralden besterik ez da jokatzen. Funtzio hau abuztuaren 24-an, asteazkenean, izango da 12:00etan eta horretarako pilotari naparren presentzia izango ditugu.
Bilbon modalitate honetaz jokatu zen orain dela urte asko, izan ere, “Bilboko behin-behineko ospitaleko dokumentuetan Iturribideko trinketea eta 1797an Solokoetxeko mendi-mazelean Agustín de Ugarte arkitektoaren agindupean egindako botarri aipatzen dira”.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Pilotariak, publikoa agurtzen iaz, Bilboko Deportivo Klubeko frontoian