Alberrok erritmoa jarri du; eta Arriolak, segurtasuna
Elkarrekin aise nagusitu ziren Karmenetako finalean
IRUTA – BAILO 17
ALBERRO – ARRIOLA 30
Iraupena: 49 minutu
Tanteoa: 0-3, 1-3, 1-4, 3-4, 3-10, 6-10, 6-18, 7-18, 7-19, 8-19, 8-20, 9-20, 9-22, 11-22, 11-23, 12-23,12-24, 13-24, 13-25, 16-25, 16-27, 17-27 eta 17-30
Kronika 2011/07/23: Atzo Markinako Uni frontoian ospatutako Karmenetako zesta punta Torneoan, Unai Alberrok erritmoa jarri zuen; eta Jon Arriolak, segurtasuna. Hori dela eta, bertan 17-30reko emaitzaz menderatu zuten Iruta-Bailok osatutako bikotea.
Garaileak indartsu hasi eta 3-4koaren ostean 3-14ko partzial bat sinatu zuten, horrela 6-18ra ihes eginez eta lehia bere alde bideratuz. Ordurako, Unaik ikaragarrizko erramateak egin zituen, errestoan dejadaz min handia eginez eta erreboteatzeko orduan bi pareta ederrak sinatuz.
Hori gutxi izan balitz, bere aurrelariak ez zuen akatsik egiten eta bere aurkariak, berriz, irregularrago aritu ziren. Hori dela eta, oso zaila zen egoerari buelta ematea eta azken txanpan, nahiz eta Iruta tanto polit baten bat egin eta Bailok moztutako pilota espektacklar batekin asmatu, urdinek ez zuten gehiegi sufritu aipatutako 17-30rekoa sinatu eta txapelketari amaiera bikaina emateko.
Alex-Lekerika gazte eta 22 urte azpiko txapeldunak
Gazte eta 22 urte azpiko mailan, Alex-Lekerikak 21-30reko emaitzaz irabazi zuten, izan ere, bere kalitatea baliatu zuten beti atzetik egon ziren Aritz-Elkororen kontra.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Jaialdian parte hartu zuten pilotariak, antolatzaile eta agintariekin batera