Gaur amaituko da Miarritzeko denboraldia
Egi-Minvielle, Tambourindeguy-Irastorzaren kontra, Masterseko finalean
2011/09/21: Gau honetan bertan amaituko da Miarritzeko zesta puntako denboraldia, izan ere, 21:00etatik aurrera, Agilera Euskal Jaik,Egi-Minvielle eta Tambourindeguy-Irastorzaren arteko Masterseko finala hartuko du.
Astelehen gaueko finalerdian, lehengoek 24-35 irabazi zieten García-Alliezi. Nahiz eta aldea zabala izan, norgehiagoka oso orekatua izan zen eta gorriak aurretik ere egon ziren lehenengo tantoetan. Hala ere, urdinek berehala erreakzionatu eta Minvielle gaixorik zegoenez, Egik agintea hartu eta elkarrekin ihes egin zuten markagailuan.
Bestalde, Tambourindeguy-Irastorzak Olha-Etcheto kanporatu zuten iragan astean eta gaur beste garaipen baten bila aterako dira kantxara.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Minvielle