Goiko-Hernandezek ez diete aurkariei aukerarik eman eta badaude finalean
García-Minvielleri irabazi zieten Binakakoaren lehenengo finalerdian
GOIKOETXEA – HERNÁNDEZ 35
GARCÍA – MINVIELLE 19
Tanteoa: 1-0, 1-3, 2-3, 2-4, 4-4, 4-5, 7-5, 7-6, 11-6, 11-7, 12-7, 12-8, 15-8, 15-10, 16-10, 16-11, 17-11, 17-12, 20-12, 20-13, 26-13, 26-15, 27-15, 27-16, 28-16, 28-17, 31-17, 31-18, 33-18, 33-19 eta 35-19
Kronika 2011/07/23: Goikoetxea-Hernandezek ez zieten García eta azken orduan Alliezen lekua hartu zuen Minvielleri aukerarik eman eta aise nagusitu ziren Munduko Batzarrak antolatzen duen Binakako zesta punta Txapelketako lehenbiziko finalerdian, beraz, gipuzkoarra eta arabarra hilaren 31-n Markinako Unibertsitate frontoian jokatuko den final nagusian egongo dira.
Hondarribian izandako atzoko partidan, Iñaki eta Jonathan bere arerioak baino gehiago izan ziren, batez ere bosnako berdinketaren ostean, baina mugako beste aldekoek, nahiz eta desabantail handiak izan, kalitatezko detaile batzuk ere utzi zituzten. Izan ere, Laurent tanto polit batzuk egin eta Minviellek maila eman zuen compromiso handiko hitzordu honetan. Hala ere, hauek ezin zuten gauza handirik egin Goiko eta Hernandezen lan bikainaren aurrean.
Hurrengo astean, ostiralean, hain zuzen ere, galtzaileek berriro jokatuko dute Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, bertan hirugarren eta laugarren posturako lehia antolatuko baita. Zesta punta zaleek gaur bertan izango dute norgehiagoka hau telebistaz ikusteko aukera, ETB-Satek 23:30retatik aurrera eskainiko baitu.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Atzoko finalerdiaren protagonistak, materiala hautatuz – Jai Alive
Itzuli