“Kaiola”-ko biharko hitzordua, Otsagabian
Bestalde, Urdazubi-k “Pilotaren Unibertsoa”-ren bigarren jardunaldia hartuko du
2011/08/19: “Kaiola” Torneoa bihar bertan itzuliko da, izan ere, Otsagabian (Nafarroan) beste jardunaldi bat ospatuko da eta bertan, Iturbide, Alonso, Asiain, Bailo, Gamarra III eta Mancisidor arituko dira.
Haiek guztiek puntuagarriak izango diren hiru kiniela jokatuko dituzte 19:30retatik aurrera eta bertan, garaileak hiru puntu eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak, bi; eta hirugarrenak, bat. Hori dela eta, pilotari batek bederatzi puntu lor litzake, hori bai, hiru kinieletan nagusituta.
Biharko beste hitzordua Nafarroako beste herri batean, Urdazubin, hain zuzen ere, izango da (19:30rean), han “Pilotaren Unibertsoa”-ren bigarren eguna ospatuko da eta. Bertan, pasaka erakustaldi bat, pala motzako partida bat eta amerikar erako zesta puntako hiru kiniela jokatuko dira. Han egongo diren puntistak hauexek izango dira: Zuloaga, Izagirre, Rezola, Tambourindeguy, Sánchez eta Zabala.
Lekeitio eta Donibane Lohizune
Bestalde, arratsalde honetan bertan Lekeitioko San Antolín Torneoko sailkapen ligaxkako azken jardunaldia ospatuko da eta bertan, 19:30retatik aurrera, Akarregi A-k Zumaiaren kontra jokatuko du; eta Gernikak, Akarregi B-ren kontra.
Era berean, atzo Donibane Lohizuneko Baume-Mercier Sariko lehen finalerdia ospatu zen, eta bertan Egiguren II-López García-Minvielle eta Olharan-Hernandezen aurka nagusitu ziren 30-20-15eko emaitzaz.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Mancisidorrek Lekeition jokatuko du