LZPP-eko pilotariak, ostegunean pregoilari eta txupinerarekin
Pasiloa egingo diote Arriagan ospatuko den ekitaldian
2011/08/16: LZPP-en (Liga Zesta Punta Profesional) parte hartuko duten pilotariak etzi egongo dira Bilbaoko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinerarekin batera, Kirmen Uribe eta Patricia Lezamarekin, hain zuzen ere.
Puntistek pasiloa egingo diote 11:00etatik aurrera Bilboko Arriaga Antzokian ospatuko den ekitaldian eta, jarraian, kirolariak Deportivo Klubeko frontoira abiatuko dira, han hilaren 25ean hasiko den aipatutako Liga Zesta Punta Profesionaleko aurkezpena egingo da eta.
Gero, pilotariak Bilboko Alde Zaharrera joango dira LZPP-k hartuko duen hiri honetako ospe handiko hainbat lekutan argazki batzuk ateratzeko.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Pilotariak, publikoa agurtuz iazko LZPP-ko jaialdi batean