Bihar hasiko da San Fausto zesta torneoa
Bertan 16 klubek hartuko dute parte
2011/09/16: Bihartik aurrera zesta punta izango da protagonista Durangoko Ezkurdi frontoian, bertan, urriaren 16-ra arte (finalaren eguna), San Fausto Torneoa ospatuko da eta.
Guztira 16 klubek hartuko dute parte, haietako bost Gipuzkoatik etorriko dira (Mutriku, Tolosa, Andoain, Donostia eta Zumaia), sei bizkaitarrak izango dira (Lekeitio, Durango, Berriatua, Markina, Gernika eta Getxo); beste bi, naparrak (Cabanillas eta Noain) eta beste hiru herrialde ezberdineko ordezkoak izango dira, Gasteiz, Bartzelona eta Donibane Lohizune, hain zuzen ere.
Lehenengo jardunaldia bihar ospatuko da 18:30retatik aurrera eta norgehiagokak hauexek izango dira: Lekeitio-Andoain, Zumaia-Markina eta Berriatua-Noain. Igandean, berriz (11:30rean) Donostiak Gasteizen kontra jokatuko du; eta jarraian Donibane Lohizune Cabanillasekin neurtuko da.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Beitia, Mutrikuko taldeko jokalaria