ARAUDIAK:
- Aurengo LZPP-ak (Liga Zesta Punta Profesionalak) zazpi jardunaldi puntuagarriak izango ditu eta horrela erabakiko da txapelketako irabazlea.
- Jaialdi bakoitzean Bilbao, Bizkaia, Donostia Gipuzkoa, Araba eta Miarritzeko taldeak arituko dira eta hauek guztiek launa kiniela jokatuko dute egunero (guztira, 28). Kiniela bakoitzeko irabazleak hiru puntu lortuko ditu; bigarren sailkatuak, bi; eta hirugarren sailkatuak, bat. Puntu gehien aterako dituen bikotea Ligako txapelduna izango da eta berdinketa izanez gero, azken jaialdian tanto bat jokatuko da bi taldeen artean.
- Kinielak zortzi puntura jokatuko dira eta bigarren bueltan, tantoek ez dute balio bikoitza edukiko.
- Kiniela batean berdinketa bat izanez gero (adibidez, bigarren eta hirugarrenaren artean, edo hirugarren eta laugarrenaren artean), berdinketa-hausteko tantoak jokatuko lirateke amerikar erara.
- Festibal batean lesio bat gertatuz gero, lesioa sufritu duen bikotea kanpoan geratuko litzateke eta ez luke punturik jasoko. Lesionatutako pilotaria hurrengo jaialdietarako sendatuta egon ezean, antolatzaileek ordezkariak kontratatzeko aukera izango luke.
- Lesioa berdinketa-hausteko partidatxoan gertatuz gero, hamar minutuko etenaldi bat egingo litzateke puntista berriro kantxan sar dadin. Kirolariak jokatu ezinik jarraituz gero, bere taldeak berdinketa-hausteko partidatxoa galduko luke, markagailuan aurretik egon balitz ere.
- Bai, Bilbon, baita Plentzian ere, sailkapen partzialak osatuko dira eta bertan kantxa bakoitzeko tantoak besterik ez dira kontuan hartuko, horrela LZPP-Bilbao eta LZPP-Plentziako txapeldunak erabakitzeko.
Itzuli