Gazteak, protagonistak Donostiako finalean
Alberro-Zabala (Berriatua) Noaingo Iturbide-Bailorekin neurtuko dira
2011/07/29: Donostia Jai Alaik antolatutako zesta punta Torneoko finala dela eta, Berriatuako klubeko Alberro-Zabala, (nahiz eta Alberro donostiarra izan) eta Noaingo Iturbide-Bailo gazteen arteko lehia polit bateko protagonistak izango dira.
Hitzordua bihar izango da 11:00etan Carmelo Balda frontoian eta bertan kalitate handiko bi aurrelari gazte eta ausart ikusteko aukera izango dugu. Atzean ere etorkizun handiko bi puntista egongo dira, izan ere, Zabalak urte bat eman du Filipinetako Santa Ana Cagayan Valleyko Bizkaia Jai Alain profesional mailan arituz.
Finalerdietan, Unai eta Jon estu eta larri ibili ziren Andoaingo Aizpurua anaia beteranoak kanporatzeko (35-33). Iturbide-Bailo, berriz, 35-23 nagusitu ziren Gamarra III-Peñaren kontra, beraz, bi taldeek konfidantza handiz eta espektakulu polit bat eskaintzeko asmoz aterako dira kantxara.
Final honen aurretik, 10:00etan, hain zuzen ere, kadete mailako kiniela era torneoko finala ospatuko da. Txapelketa hau ere azken aste hauetan zehar jokatu egin da.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Unai Alberro