Gernikak zestaz beteriko lau egun hartuko ditu
Bihar eta igande bitartean, Nazioarteko IV. Torneoa ospatuko da bertan
2011/08/10: Bihar eta igande bitartean, Gernikak zestaz beteriko lau jardunaldi hartuko ditu, egun hauetan senior eta gazte mailako Nazioarteko Torneoko laugarren edizioa ospatuko da eta.
Adar bakoitzean zortzi taldek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. Senior mailan, Gernika, Markina, Catalunya, Durango (A multzoa), Donosti, Berriatua, Donibane Lohizune eta A Coruña (B multzoa) arituko dira; eta gazte mailan, berriz, Gernikak, Donibane Lohizunek, Zumaiak, A Coruñak (A multzoa), Markinak, Berriatuak, Gernika B-k eta Lekeitiok (B multzoa) jokatuko dute. Seniorreko norgehiagokak arratsaldez izango dira ikusgai (17:00etan), eta gazteak goiez lehiatuko dira (10:30rean).
Multzo bakoitzeko lehen sailkatua igandean 11:00etatik aurrera jokatuko diren finaletan egongo dira. Hala ere, aldez aurretik, eskolako umetxoek kiniela bat jokatuko dute, eta bertan, Itai-Urko, Peio-Ibon, Unai G.-Ekaitz, Unai M.-Iñigo U. eta Aritz-Lezamiz izango dira protagonistak.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: 2010. edizioko sari banaketa