Bilbao Jai Alai, Duranwopen
Ezohiko gaixotasunen kontra borrokatzeko dirua hartuko da bertan
2011/09/14: Bilbao Jai Alaik Walk On Project elkarteak urriaren 1ean, larunbatean antolatuko duen Duranwop jaialdian parte hartu eta bertan ezohiko gaixotasunen kontra borrokatzeko dirua hartuko da.
Bilbao Jai Alai 10:30 eta 14:00 bitartean egongo da Landakon frontoi eramangarri batez eta bertan, umeek Euskal Pilotako modalitate guztiez gozatzeko aukera izango dute, bertan zestak, shareak, paletak, erremonteak eta joko-garbiko zestak egongo baitira, txikiek joka dezaten.
Landakon bertan, saskibaloiko kantxa bat, eskalada-murru bat, puzgarriak, ludoteka eta urpekaritza egiteko igerileku bat ere prestatuko dira, beraz, eskaintza ezin hobea izango da.
Larunbatean ere, baina kasu honetan goizez eta arratsaldez; eta Plateruena Kafe Antzokian (11:00-tik 13:00era eta 16:30retatik 21:00etara), txikiek antzerkia, magia, pailazoak eta kontu-kontariez gozatuko dute
Eguna bukatzeko, Landakogunean ospatuko diren kontzertuen txanda helduko da, izan ere, 16:00etan, M-Clanek burutuko duen jaialdi bat hasiko da eta Ariel Rotek, Steve Wynnek, J.C. Brooks & the Uptown Sound, Smilek, Garik, WOP Band & Friendsek eta The Grave Yatch Clubek osatuko dute kartela.
Aurreko egunean, irailaren 30rean, ostiralean, rock musika izango da protagonista Loquilloren presentziaz. Bere teloneroak (18:00etatik aurrera), Elliot Murphy and The Normandy Allstars, The Whybirds, The Right Ons, Aurora Beltrán eta Mi Hermana Corina izango dira.
Walk On Project Bilboko Mikel eta Mentxu emaztearen eskutik sortu zen, 2008an bere semeetako batek adrenoleucodistrofia sufritzen zuela jakin zuten eta. 100.000 pertsonetatik, bostek sufritzen dute neuroendekapenezko gaixotasun hau eta gurasoek berehala hasi zuten honen kontrako borroka. Elkartea apurka-apura hazi eta orain urteroko jai hau antolatzea erabaki dute, horrela ezohiko gaixotasunak dauzkaten umeak laguntzeko.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Duranwop festibaleko iragarkia