Erkiaga-Lopezek eta Egi-Enbilek interesa piztu dute Gernikan
Irabazleek Goiko-Hernandezen kontra jokatuko dute Binakakoaren finalean
2011/07/25: Erkiaga-Lopezek eta Egiguren II-Enbilek interesa piztuko dute gaur Gernika Jai Alain (17:00etan, bigarren partida), izan ere, garaipena eskuratuko dutenak Goikoetxea-Hernandezekin neurtuko dira igandean Markinako Unibertsitate frontoian ospatuko den Binakako zesta punta Txapelketako finalean.
Norgehiagoka oso orekatua aurreikusten da, lehenengoak bere multzoko liderrak izan badira ere, beste adarrean, donostiarra eta zumaiarra ere fin ibili direlako, Lander-Irastorza menderatuz eta Goikoetxea-Hernandezen kontra 35-31 galduz.
Aurreko koadroetan bikain erreboteatzen eta tantoa bikain bukatzen duten bi pilotari ikusteko aukera izango ditugu, hala ere, Mikel beteranoagoa da eta hau abantail bat izan daiteke berarentzat. Atzean, berriz, Lopezek Gotzonek baino indar handiagoa dauka errebesez, baina hau oso segurua da eta ez du akatsik egiten.
Jaialdiko atarikoan, 17:00etatik aurrera, García-Alliez II eta Olharan-Minvielle arituko dira nor baino nor.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Aritz Erkiaga – Jai Alive