Gaur hasiko da Lekeitioko Torneoa
Sei bikotek hartuko dute parte bi multzotan banatuta
2011/08/05: Arratsalde honetan bertan hasiko da Santi Brouard frontoian Lekeitioko San Antolín zesta punta Torneoa eta bertan sei bikote hartukok dute parte bi multzotan banatuta.
Gauzak hala, A multzoan Akarregi, Markina eta Zumaia egongo dira; eta B-n, berriz, Akarregi B, Berriatua eta Gernika. Hauek guztiek buelta bakarreko ligaxka bat jokatuko dute eta adar bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak sartuko dira finalerdietan. Kanporaketa hauek hilaren 26an izango dira ikusgai eta final nagusia irailaren 6an ospatuko da, herriko jaixetan, hain zuzen ere.
Lehenengo jardunaldia gaur bertan jokatuko da aipatutako Santi Brouard pilotalekuan (19:00etatik aurrera) eta bertan, alde batetik, Akarregi eta Markina neurtuko dira; eta bestetik, Akarregi B eta Gernika.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos