Alberro-Endika eta Zuloaga-Bailo, Garaziko finalerdian
Garaileak Mauresmau-Ligneaurekin neurtuko dira Pro Am-eko finalean
2011/08/02: Alberro-Endika eta Zuloaga-Bailo izango dira Donibane Garaziko Jai Alain jokatzen ari den Pro Am Torneoko finalerdiaren protagonistak. Bertako finalean Mauresmau-Ligneau badaude zain.
Oso norgehiagoka interesgarri bat aurreikusten, Mexikon ospatuko den 22 urte azpiko Munduko Txapelketarako aurre-selekzioan dauden hiru pilotari arituko baitira, Alberro, Zuloaga eta Bailo, hain zuzen ere. Beste puntista, Endika, profesionala izan zen Filipinetan eta Euskadin eta horrek goi-mailako kirolari bat dela erakusten du.
Era berean, lehia honek morbo berezi bat ere badauka, Iturbiderekin batera larunbatean Carmelo Balda frontoian izandako Donostia Jai Alai Torneoko finala irabazi ondoren Bailo berriro Alberrorekin neurtuko baita.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Unai Alberro