Bihar, Donostiako finalerdiak
Iturbide-Bailo Gamarra-Peñarekin neurtuko dira; eta Alberro-Zabala, Aizpurua anaiekin
2011/07/22: Bihar ezagutuko dugu Donostia Jai Alai Uztailean Carmelo Balda frontoian antolatzen ari den zesta puntako torneoko finalisten izenak, izan ere, bertan bi finalerdiak jokatuko dira.
Lehenengo partidan (11:00etatik aurrera) Nafarroako eskola ezberdinetako lau puntista arituko dira, izan ere, alde batetik Noaingo Iturbide-Bailok jokatuko dute; eta bestetik, Euskal Jai Alaiko Gamarra-Peñak. Hori dela eta, pike sano bat egongo da kantxa barruan eta oso borroka estua espero da.
Beste kanporaketa arratsaldez izango da ikusgai (16:00etan) eta bertan Berriatuako Alberro-Zabala eta Aizpurua anaiak (Andoain) izango dira protagonistak. Bizkaitarrek asteartean itxi zuten sailkapen-ligaxka eta orduan 35-25 emaitzaz menderatu zituzten Tolosako taldeko puntistak.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos