Xabier Gamarra, Euskadiko Ser Irratian
Bilbao Jai Alaiko kidea Pilotari buruzko solasaldian egon zen
2011/07/21: Xabi Gamarra puntista ohia eta Bilbao Jai Alaiko kirol arloko arduraduna iragan ostegunean, hilaren 14an, egon zen gonbidatu gisa Euskadiko Ser Irratiak astero Bilboko Gran Casino Nervioneko Ibaigane jatetxean (Alameda de Urkijo kalea) antolatzen duen Pilotari buruzko solalasdian.
Gamarrak Bilbao Jai Alaik uda honetako hilabeteetan aurrera atera nahi dituen proiektuak azaldu zituen eta bere zesta punta munduan umea zela nola hasi zen gogoratzeko ere aukera izan zuen.
Xabierrekin batera, solasaldi honetan Bizkaiko Federazioko Fernando Castro, César Ortuzar kazetaria, Bilbao Jai Alaiko prentsa arduraduna Juan Luis Ibarretxe eta Iván Martín saioaren aurkezlea egon ziren.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Xabier Gamarra, tertulia hasi baino lehen
Zesta punta, Namibiatik Gasteizera
Himba tribuko Pondakaek eta Vanavainak piloteatu zuten Oguetan
2011/07/21: Cuatro katean agertutako Perdidos en la ciudad izeneko telebista saioa dela eta, Namibiako Iparraldean dagoen Okohonga herriko Pondakaek eta Vanavainak hurbiletik ezagutu zuten zesta punta.
Eskuz ere aritu ziren afrikarrak Gasteizen egon ziren familia batekin eta etxeko gizonak frontoira eraman zituen. Han, profesionalak diren Iker Foronda eta Jonathan Hernandezekin ikasi zuten apur bat. Adierazi zutenez, Namibiatarrak harrituta geratu ziren pilotak hartzen duen abiaduraz eta, inoiz ikusi ez bazuten ere, zestaz oso trebeak zirela erakutsi zuten.
Interneten bitartez Pondakae eta Vanavainako bideo hau ikusi nahi dutenek azpian agertzen den esteka sakatu besterik ez dute egin behar. Hala ere, frontoiko eskenak 15:30 minutuan hasten dira.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos