Liga Zesta Punta Profesionala Aste Nagusira itzuliko da
Txapelketa hau hilaren 25 eta 26an hasiko da Bilboko Deportivon
2011/08/18: LZPP-ak (Liga Zesta Punta Profesionalak) bere bigarren edizioa beteko du aurten eta Bilboko Aste Nagusian egongo da berriro, izan ere, ostegunean, hilaren 25ean, hasiko da Bilboko Deportivo Klubeko frontoira pilota berriro eramango duen txapelketa hau. Norgehiagoka 21:00etan hasiko da eta bertan Bilbao, Bizkaia, Donostia, Gipuzkoa, Araba eta Miarritzeko taldeak arituko dira nor baino nor.
Jarraian, hurrengo egunean, hilaren 26an, ostiralean, kantxa eta ordu berean, kiniela erako torneo honetako bigarren jardunaldia izango da ikusgai eta, estreineko egunean gertatuko denez, sarrerak oso merkeak izango dira. Izan ere, 8 eurongatik, Jai Alaiaz zuzenean gozatzen duen bitartean, publikoak edari eta pintxo bana dastatzeko aukera izango du.
Bilbotik pasa ondoren, Liga Plentziara abiatuko da eta herri honetan lau festibal jokatuko dira. Hauek irailaren 2, 3, 9 eta 10rean ospatuko dira eta, bukatzeko, txapelketako zazpigarren eguna Carmelo Baldan antolatuko da, ziur aski irailaren 17an, baina data hau oraindik baieztatzeke dago.
Itzuli