Zuloaga-Hernández, beste arrakasta baten bila
Ostegunean irabazi ostean, Donibane Lohizunen arituko dira berriro bihar
2011/08/08: Zuloaga-Hernandezek beste arrakasta bat lortu nahiko dute Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatzen ari den Baume-Mercier zesta punta Torneoko jardunaldian, izan ere, iragan ostegunean garaile atera ondoren, bihar berriro elkarrekin jokatzeko aukera izango dute.
Kiniela 21:00etan inguru hasi eta bertan Tambourindeguy-Konpa eta Treku-Alliez ere egongo dira, hauek irabazteko beharra baitute hurrengo fasera hurbiltzeko. Izan ere, Lapurdikoa eta arabarra hirugarren geratu ziren aurreko hitzorduan, eta Hossegorrekoak eta Pabekoak, berriz, bigarren postuan bukatu zuten lehia.
Arratsaldea amateur mailako kiniela batekin hasiko da (20:00etan) eta jarraian profesionalak aterako dira kantxara. Hauek 30 tantora jokatuko dute, baina talde bat 25-a ailegatuta, hirugarrena kanpoan geratuko da.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Jonathan Hernández