LZPP-a, Deportivon pilota ikusteko azken aukera
Bilboko kantxa hau murriztuko da eta ez ditu berriro jaialdi profesionalak hartuko
2011/08/23: Nostalgikoek egun berezi bat biziko dute ostiralean Bilboko Deportivo Klubeko frontoian, izan ere, orduan, LZPP-eko (Liga Zesta Punta Profesional) bigarren jardunaldia dela eta, kantxa mitiko honek bere azken jaialdi profesionala hartuko du.
Baieztatu denez, eraikin honetan lanak egingo dira, beraz, murriztu egingo da eta handik aurrera bazkideek besterik ez dute erabiliko. Hori dela eta, bertan ez da berriro pilota profesionala iragarriko.
Gauzak hala, osteguneko eta ostiraleko hitzorduek (21:00etatik aurrera) xarma berezi bat izango dute sentimental aldetik, batez ere urte hauetan zehar modalitate guztietako izar handiak han ikusi dituztenentzat.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Bilboko Deportivo Klubeko frontoia