Ligak espektakulua eramango du Plentziara
Ostiralean eta larunbatean, Bizkaiako herri honek bere lehenengo jaialdiak hartuko ditu
2011/08/29: Liga Zesta Punta Profesionalak bere espektakulua eramango du Plentziara, izan ere, ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera, bere lehenengo bi jaialdiak hartuko ditu (herri honetan lau festibal antolatuko dira).
Bertan, Bilboko Deportivon ospatutako bi jardunaldien ostean lehenengo postuan berdinduta dauden Zuloaga-Onaindia eta Hormaetxea-Manci bere bolada ona luzatzen saiatuko dira, baina Foronda-Lakontxa (Susok bere lekua hartu zuen Bilbon), Beitia-Madarieta, Arta-Lopetegi eta Kalzakorta-Zabala Badajoz atzetik, beraz, emozioa izango da nagusi.
Funtzio hauek jarraikortasuna izango dute aste bat beranduago, hau da, irailaren 9 eta 10rean (ostiralean eta larunbatean) eta orduan, ordu berean, modalitate honetako izar handiez berriro gozatzeko aukera izango dugu.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Onaindia, egungo LZPP-ko txapelduna