Egi-Enbil eta García-Minvielle, Binakako brontzearen bila
Norgehiagoka bihar 20:00etan izango da Hondarribian
2011/07/28: Egiguren II-Enbilek eta García-Minviellek bilatuko dute bihar Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan (20:00etan) Binakako zesta punta Txapelketako brontzea, beraz, Gipuzkoako eta Iparraldeko pilotarien lehia bat ikusteko aukera izango dute zaleek.
Nahiz eta astelehenan Erkiaga-Lopezen kontra amore eman, donostiarra eta zumaiarra faborito aterako dira, Mikelek bikain erreboteatzen duelako eta atzean, Gotzon oso segurua delako.
Hala ere, Laurent eskarmentu handiko pilotari bat da eta bere alboan Minvielle bezalako neoprofesional bat egongo da. Hau oso itxura ona ematen ari da onenen artean jokatzen ari den jaialdietan eta ostiralean Goikoetxea-Hernandezen kontra sufritutako porrota ahazten saiatuko da.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Gotzon Enbil