Markina eta Gernika indar handiz hasi dira Lekeition
Akarregi eta Berriatua menderatu zituzten lehenengo jardunaldian
Kronika 2011/08/09: Markinak eta Gernikak indar handiz hasi dute Santi Brouard frontoian irailaren 6-a arte jokatuko den Lekeitioko San Antolín zesta punta Torneoa.
Markinarren aldetik Katxito-Elkoro atera ziren kantxara eta hauek bere itxura hobea eskaini zuten etxeko Andonegi-Mendieta 17-35eko emaitzaz menderatzeko. Gernikakoek, berriz, Urrutxua-Lekerika jarri zuten jokoan eta 27-35 nagusitu ziren Berriatuako Aizpitarte-Paredesen aurka.
Txapelketa hau ostiralean itzuliko da Lekeitioko frontoira, orduan, 19:00etatik aurrera, hain zuzen ere, final laurdenetako ligaxka honetako beste bi neurketa izango baitira ikusgai.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos