Antxon bere herrian nabarmendu egin da
Ubillarekin batera, 33-35 menderatu zituen Ibai-Félix Etxebarrian
IBAI – FÉLIX 33
ANTXON – UBILLA 35
Iraupena: 58 minutu
Tanteoa: 1-1, 1-3, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 9-7, 9-11, 10-11, 10-12, 11-12, 11-14, 13-14, 13-15, 15-15, 15-18, 17-18, 17-19, 18-19, 18-20, 20-20, 21-21, 21-24, 23-24, 23-25, 25-25, 26-26, 26-28, 27-28, 27-29, 28-29, 28-30, 29-30, 29-33, 32-33, 32-34, 33-34 eta 33-35
Kronika 2011/07/26: Antxon Alberdi bere herrian nabarmendu egin zen, atzo, izan ere, Ubilla atzean zuela, Ibai-Félix menderatu zituen Santiago eguna dela eta Etxebarrian antolatutako jaialdian.
33-35eko emaitzak erakusten duenez, emozioa izan zen nagusi eta lehenengo hamarkadan, zazpi berdinketa egon ziren. Handik aurrera, urdinek eraman zuten agintea, baina hori bai, beti alde laburrekin.
Lehia erritmo bizikoa izan zen, kantxa laburra delako eta batzuetan, pilotak puntistak harrapatzen zituelako. Felixek home-run bat ere lortu zuen 27-28koa sinatzeko eta azken txanpa honetan, Ibaik bere kalitatearen seinaleak ere utzi zituen sahietseko erremateez. Hala ere, orokorrean, Antxon izan zen onena, oso ausart ibili eta tantoa bukatzeko orduan asmatu egin zuelako. Bestalde, Ubilla ere ezin hobeto aritu eta bi paret (15-18) eta bi eskuinkada eder (26-27 eta 26-28) sinatu zituen, publikoaren txalo zaparradak eraginez.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Antxon Alberdi eta Ibai Ugartetxea