Erkiaga garaipena lortuz itzuli da
Alliez II.arekin aritu eta honek bere urtebetetzea ere ospatu zuen atzo
Kronika 2011/08/03: Aritz Erkiaga garaipena lortuz itzuli zen kantxara, izan ere, igandean Binakako zesta punta Txapelketa eskuratu ondoren, atzo, Donibane Lohizunen, Baume Mercier Sariko lehen kiniela eskuratu zuen. Bertan, Arnaud Alliezekin jokatu eta honek bere urtebetetzea ere ospatu zuen.
Ispasterkoa eta Paukoa faborito atera ziren Tambourindeguy-Konpa eta Treku-Alliezen kontra, baina hamabosgarren tanto arte, lehia oso orekatua egon zen eta inork ez zuen markagailuan ihes egiten. Hala ere, handik aurrera, garaileak nagusitu eta ez zieten aurkariei aukerarik eman. Hori dela eta, azkenengo emaitza hauxe izan zen:
Erkiaga-Alliez II: 30
Tambourindeguy-Konpa: 16
Treku-Alliez: 23
Bihar txapelketako beste jaialdi bat iragarri da Campos Berrin eta han Tambourindeguy-Konpa, García-Minvielle eta beste bikote bat arituko dira. Hernandezek ere parte hartuko du eta baliteke bere aurrelaria Curveur izatea, baina oraindik ikusi egin beharko da udaren hasieran sufritutako lesioaren ostean berragertzeko moduan egongo den ala ez.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Aritz Erkiaga