Erkiaga-Minviellek ezustekoa eman dute Donibane Lohizunen
Titulua lortu zuten Goiko-López eta Egi-Enbilen aurretik
Kronika 2011/07/27: Erkiaga-Minviellek ezustekoa eman zuten bart Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian ospatutako Le Basque Bondissant Sariko final nagusian, izan ere, bertan gaur bikote indartsuena den Goikoetxea-López eta Egiguren II-Enbil menderatu zituzten.
Goiko-López hasi ziren aurretik, baina apurka-apurka Erkiaga-Minviellek gora egin zuten eta hamabosnako berdinketaren ostean, abantail labur baten bat hartu zuen, Egiguren II-Enbil atzean geratzen ziren bitartean.
Bizkaitarra eta Iparraldekoa 25. tantora ailegatu ziren eta ordurako gipuzkoarrak 14 besterik ez zituzten, beraz, kanpoan geratu ziren eta bi bikote jarri ziren kantxa barruan, handik gutxira gazteek garaipena lortu arte, zumaiarrek baino sei tanto gehiagorekin (30-24).
Kinielak bihar bertan itzuliko dira Donibane Lohizunera, 19:30rean García-Alliez II, Tambourindeguy-Alliez eta Olharan-Minvielle neurtuko baitira. Ordu bat beranduago, Goikoetxea-Hernández, Egiguren II-Enbil eta Treku-López arituko dira.
Mutrikuko kinielas
Bestalde, hilaren 23an, larunbatean, bi kiniela jokatu ziren Mutrikuko Miuraitz pilotalekuan. Haietako batean aurreko egunean Markinako Karmenetako Torneoko finala jokatu zuen Iruta eta Félix atera ziren garaile. Bestean, berriz, Iker Foronda arabarrak eta Koldo gazteak irabazi zuten.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Aritz Erkiaga – Jai Alive