Erkiaga-Lopezek finalerako txartela lortu dute
Egi-Enbil kanporatu eta Goiko-Hernandezekin neurtuko dira igandean
ERKIAGA-LÓPEZ 35
EGIGUREN II-ENBIL 27
Tanteoa: 4-2, 4-4, 4-7, 7-7, 8-8, 8-9, 9-11, 10-12, 11-13, 13-13, 14-14, 17-14, 17-15, 21-16, 21-17, 22-19, 23-19, 23-22, 24-22, 27-23, 29-23, 29-24, 30-24, 30-25, 33-25, 34-26, 34-27 eta 35-27.
Kronika 2011/07/26: Erkiaga-Lopezek porrota ezagutu gabe jarraitzen dute Binakako zesta punta Txapelketa honetan, izan ere, atzo Egiguren II-Enbil menderatu zituzten Gernika Jai Alain (35-27) eta, hori dela eta, Goikoetxea-Hernandezekin neurtuko dira igandean Markinako Uni frontoian ospatuko den final nagusian.
Irabazleak faborito atera ziren atzo, baina urdinek gogor borrokuatu zuten eta Mikelen erremate batzuk eta munduko onenen artean dagoen Enbilen lan onari esker, bere aukerei ere eutsi zizkieten 25. tanto arte.
Hala ere, Imanol behetik-gora joan eta bere kalitatea baliatu zuen azken txanpan, horretaz gain, Aritz Erkiaga berriro fin ibili zen eta zumaiarrarekin bikain moldatzen dela erakutsi du torneo osoan zehar.
Donibane Lohizuneko finala
Jai Alive Donibane Lohizunen egongo da arratsalde honetan bertan, izan ere, 20:00etatik aurrera atzoko lau protagonistak Campos Berri frontoian izango den Basque Bondissant Sariko finalean arituko dira. Goikoetxea-Lopezek, Egiguren II-Enbilek eta Erkiaga-Minviellek, hain zuzen ere, jokatuko dute titulu hau lortzeko asmoz.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Imanol López – Jai Alive