Erkiaga-Alliezek garaipena lortuz bukatu dute ligaxka
Jokatu aurretik, irabazleak bazeuden finalerdian
Kronika 2011/08/17: Erkiaga-Alliez II.ak garaipena lortuz bukatu dute Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatu den Baume-Mercier zesta punta Sariko sailkapen ligaxka. Izan ere, Ispasterkoa eta Pabekoa atzo ospatutako hiruko kinielan nagusitu ziren. Bertan, Olharan-Hernández eta García-Minvielle izan zituzten aurkari.
Neurketa emozio handikoa izan zen, baina erdialdearen ostean, gorriek aurrea hartu, bere kalitate osoa erakutsi eta garaipena eskuratu zuten. Jokatu aurretik, Erkiaga-Alliez II.a bazeuden sailkatuta astearteko finalerdirako, hala ere, aldez aurretik, bihar bertan, hain zuzen ere, lehen kanporaketa izango da ikusgai eta orduan Egiguren II-López, Olharan-Hernández eta García-Minvielle izango dira protagonistak.
Emaitza:
Erkiaga-Alliez 30
Olharan-Hernández 25
García-Minvielle 18
Beste hitzordu batzuk Iparralden
Iparralden jaialdia asko daude iragarrita egun hauetarako. Gaur bertan (21:00etan) Miarritzeko Urrezko Guantearen lehenbiziko finalerdia ospatuko da Diego-Irastorza eta Erkiaga-Hernandezen artean eta bihar, Hossegorren, ordu berean, Egiguren-Osa Erkiaga-Alliez I.arekin neurtuko dira Master Pro Torneoko finalean.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Aritz Erkiaga