Goikoetxea-Hernández, tanto bakar batengatik
Egi-Enbil irabaziz prestatu dute Binakako finala
Kronika 2011/07/29: Goikoetxea-Hernandezek bart Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatutako kinielan garaipena eskuratuz prestatu dute igandean Markinan izango den Binakako zesta punta Txapelketako finala, izan ere, atzo tanto bakar batengatik menderatu zituzten Egi-Enbil (30-29).
Treku-López atzerago geratu ziren, bere aurkariak 25. tantora ailegatu zirenean, hauek 12 besterik ez zituzten eta. Horrela, Goikok astearteko arantza kendu zuen, orduan, Lopezekin batera, Le Basque Bondissant. Sariko finala galdu egin zuen eta.
Jaialdi honetan atariko kiniela bat jokatu egin zen eta bertan ere emozioa izan zen nagusi, Tambourindeguy-Alliezek beharrezkoak ziren 30 tantoak egin baitzituzten eta García-Alliez II puntu bakar batera geratu zirelako. Hirugarren posizioa Olharan-Minviellerentzat izan zen hamalau tantoz.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Iñaki Goikoetxea (eskuina) Irastorza eta Bilbao Jai Alaiko Iranzurekin