Barandika-Manzik iazko arantza kendu dute
Gernikako Torneoa irabazi dute Antxon-Ubillaren kontrako emozioz beteriko final batean
BARANDIKA-MANZI 30
ANTXON-UBILLA 28
Tanteoa: 1-1, 2-2, 3-3, 10-3, 10-6, 11-6, 11-8, 16-8, 16-11, 17-11, 17-14, 18-14, 18-15, 19-15, 19-17, 20-17, 20-18, 22-18, 22-19, 24-19, 24-21, 25-21, 25-24, 26-24, 26-25, 27-25, 27-28 eta 30-28
Kronika 2011/08/14: Gernikako Barandika-Manzik iazko finalaren arantza kendu dute, izan ere, orduan Donibane Lohizuneko Tambourindeguy-Inzaren kontra amore eman eta orain, berriz, Berriatuako Antxon-Ubillaren kontra nagusitu dira lehia erabakigarrian.
Norgehiagoka emozioz beterikoa izan zen, etxekoak indartsu hasi baziren ere, 10-3 eta 16-8 partzialak lortuz, bere arerioak behetik-gora joan zirelako eta apurka-apurka, aldea murriztu egin zelako.
Partidaren bigarren zatian, Barandikak zesta apurtu zuen (16-9) eta handik amaiera arte, honek lau sake-falta egin zituen. Azken hamarkadan, parekotasuna izan zen nagusi, bertan Antxon-Ubilla aurretik jarri baitziren (27-28), hala ere, bere aurkariak ez ziren urduri jarri eta azken hiru tantoak eginez, garaipena eskuratu zuten (30-28).
Alberdi-Aizpitarte, gazte mailako txapeldunak
Gazte mailako finalean, Roke Alberdi eta Unai Aizpitarte (Gernika B) makal hasi, baina buelta lortu eta azkenean 28-30 irabazi zieten Gernika A-ko ordezkariei, Urrutxua eta Lekerikari, hain zuzen ere.
Aldez aurretik 25 tantorako kiniela bat antolatu zen eskolako umetxoekin eta bertan David-Urkok, Unai-Ekaitzek, Peio-Ibonek, Aritz-Lezamizek eta Unai-Iñigok hartu zuten parte.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Finalistak, sari-banaketan