Akarregi B eta Zumaia garaipena lortuz estreinatu dira Lekeition
Berriatua eta Markina menderatu zituzten, hurrenez hurren
2011/08/16: Akarregi B eta Zumaia garaipena lortuz estreinatu dira Lekeitioko San Antolín Torneoko aurtengo edizioan, izan ere, iragan ostiralean Santi Brouard frontoiak txapelketako bigarren jardunaldia hartu eta orduan, aipatutako bi taldeak garaile atera ziren.
Etxekoak 35-32ko emaitza estuaz nagusitu ziren Berriatuaren kontra, eta gipuzkoarrek, berriz, 35-28 menderatu zuten Markina. Torneoa ostiralean itzuliko da, 19:00etatik aurrera beste jaialdi bat jokatuko da eta.
Itzuli
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Gaietebeitia – Akarregi B