Iturbide-Bailo, geldiezinak Balda frontoian
Aise nagusitu ziren Alberro-Zabalaren kontra Donostiako finalean
ITURBIDE – BAILO: 35
ALBERRO – ZABALA: 18
Iraupena: 57 minutu
Tanteoa: 1-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-3, 9-3, 9-4, 13-5, 13-6, 16-6, 17-7, 22-7, 22-8, 23-8, 23-9, 25-9, 25-13, 28-13, 28-14, 31-14, 31-16, 34-16, 34-18 eta 35-18
2011/07/31: Iturbide-Bailo geldiezinak izan ziren Donostia Jai Alaik Carmelo Balda frontoian antolatutako zesta punta Torneoko finalean, izan ere, lehia oso orekatua izango zela ematen bazuen ere, ez zieten Alberro-Zabalari aukerarik eman.
Naparrek hasieratik erakutsi zuten bere itxura hobea, izan ere, 11-4 eta 16-6koarekin, lehia apur bat bideratuta bazeukaten, Bailok akatsik ez zituelako eta Iturbidek, oso joko serioa egiteaz gain, tantoa bukatzeko aukera guztiak ere aprobetxatzen zituelako.
Berriatuarren aldetik, Zabala, nahiz eta bi paret pare bat sinatu, ez zen fin ibili eta Alberrok bere kalitatearen seinaleak utzi eta bi paret eta sahietseko erremate batzuk egin zituen, baina aldi berean, beste batzuetan arinegi bukatu nahi zuen tantoa eta, gaiera, beste batzuentzat zorte txarra izan eta pilotak txapara bidali zuen.
Gauzak hala, Noaindarrek bere erritmo bizia mantendu eta 35-18koa lortu zuten. Bere arerioek dena eman, baina ezin izan zuten ezer egin bi naparren erakustaldiaren aurretik.
Lopetegi-Munduate, kadete mailako txapeldunak
Kadete mailako titulua Lopetegi-Munduaterentzat izan zen, 25-17-ko emaitzaz nagusitu baitziren Eneko-Arrizabalagaren kontra. Bi talde hauek lehenengo bi postuetan bukatu zuten sailkapen kiniela eta jarraian, finalean, garaileak indartsu hasi, erdialdean sufritu, eta hogeigarren tantoaren ostean berriro ihes egin zuten.
Tanteoa: 3-1, 3-2, 6-2, 6-3, 8-5, 11-7, 12-7, 12-9, 13-9, 13-11, 13-12, 17-12, 17-15, 20-17 eta 25-17
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Rubén Bailo