Aitor Galarragak zesta puntako Navarrorum Torneoa irabazi du 
Bigarren postua Senisentzat izan zen; eta hirugarrena, Berhorentzat
 
2011/09/05: Aitor Galarraga kadete mailako Navarrorum zesta punta Torneoko irabazlea izan da. Finala iragan astean ospatu zen Berriozarko frontoian eta bertan giro ezin hobea bizi zen, harmailetan hirurehun pertsona inguru bildu ziren eta. 
 
Donostiako klubeko puntistak etxeko Kevin Senisen aurretik bukatu zuen kiniela eta hirugarren posizioa Oronoz-Mugaireko Ander Berhorentzat izan zen. Berriozarko klubeko Cerdanek eskuratu zuen borrokarako saria. 
Itzuli 
 
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos