bilbaojaialai
 
  Home
  Patrocinadores
  Turismo - Contratación de festivales
  Dossier para turistas - castellano y euskera
  Dossier para turistas - english - french
  Noticias
  Berriak
  Crónicas
  Entrevistas
  Elkarrizketak
  => Ituarte: CSI-ren grabaketa dela eta, berandu heldu nintzen lanera
  => Aranbarri: Goikorekin jokatzen nuela, bazirudien oporretan nengoela
  => Camí: In Miami, they controlled up your weight you to be on fire
  => Zuloaga: The atmosphere in Bilbao Jai Alai is fantastic
  => Landa: There has been a very good atmosphere in the League
  => Lakontxa: This year there is a very high-level
  => Goiko, López and Enbil, “The trident of Zumaia”
  Resultados
  Galería de fotos
  Canal de vídeo
  Pelotaris
  Tienda
Ituarte: CSI-ren grabaketa dela eta, berandu heldu nintzen lanera

Ituarte: CSI-ren grabaketa dela eta, berandu heldu nintzen lanera
Gernikarrak 25 urte baino gehiago eman ditu Las Vegasen, baina orain bueltan dago

2011/07/21:
Jon Ituarte amerikar doinua dauka bere hizkeran, eta hau logikoa da, izan ere, Amerikan Jai Alai Playerra izan ondoren, 25 urte baino gehiago eman zituen Las Vegas hirian lan egiten eta bertan Keanu Reeves edo Paris Hilton bezalako famatuekin egin du topo. Gernika, bere herriko Batzokian kafe bat edaten duen bitartean, Ituartek berak gogoratzen ditu, bai Estatu Batuetan, baita Euskal Herrian ere bizi izandako esperientziak.  

 

 

 
Umea zinela, zestaz ibiltzen zinen.
1972an, hamaika urte nituela, sartu nintzen Gernikako eskolan, auzoko sei lagunek eman genuen izena eta gero Castrok, Arazosak eta hirurok jarraitu genuen.
Beraz, Castro betidanik ezagutzen duzu.  
Bai, betidanik.
Zenbat ume zeudeten zesta eskolan?
Gernika, 250. Izan ere, orduan, zesta gorantz ari zen, orain berriz, 250 ez daude Espaina osoan ere.
Garai hartan, zaila izango zen entrenatzeko orduak aurkitzea.
Aldi berean zazpi edo zortzi mutilek entrenatzen genuen, eta argirik gabe, gainera. Ordua erreserbatzeko, larunbatean, goizeko zazpietan joan behar genuen eta bertan indar-legea baliatzen zen, izan ere, nagusiak heldu eta gu kanpoan geratzen ginen. 1974an, Arratibelek dena zuzendu eta txandak egin zituen.  
Nortzuk ziren zure haurtzaroko idoloak?
Aurrean, Txikito, baina ikusteko, Gonzalo Beaskoetxea. Hau show-man bat zen, inolako dudik gabe. Atzean, Txurruka esango nuke eta, gaurkoen artean, López eta Irastorza.
Kirol honetan berehala nabarmendu zinen, ezta?
1975ean txapelketak jokatzen hsi eta 1977ko Gabon Zaharrean, Gernikan egin nuen debuta. Hemen bi urte eman eta 1979ko azaroan Las Vegasera abiatu nintzen. Han 1980an egon, Gernikara bueltatu eta hemen 1981ko urria arte geratu nintzen. Hurrengo bi urteetan Quinceen jokatu eta 1984an han berriro aritzeko aukera izan nuen, baina komunikazio arazo bat dela eta, ezin zuen eta Las Vegasera joan nintzen. Frontoia aurreko urtean itxi egin zen, baina 2008an geratu nintzen han lan egiten. 
Hegazkinez beldur zinen?
Ba ez zitzaidan erabat gustatzen, baina beno, pastila bat hartu eta benga, lo egitera. Normalean Frankfurt-San Francisco-Las Vegas, ala Madrid-Nueva York-Las Vegas egiten nuen. Guztira, hamalau ordu, gutxi gora-behera.
Debutaren eguneko partida gogoratzen duzu?
Bai, José María eta biok, Gondra-Magunaren kontra. 25-15 irabazi genuen, baina hurrengo sei partidak galdu egin nituen.
Urduri egon zinen estreinaldian?
Ez, beste hiru pilotariak amateur mailan ezagutu nituelako, beraz, konfidantza neukan. Ezberdintasun bakarra orduan soldata irabaziko nuela zen.
Nola gogoratzen duzu Las Vegaserako heltzea?
18 urte nituen eta, nahiz eta orduan txikiagoa izan, flipatuta geratu nintzen. Orduan ehun mila biztanle zituen eta orain, berriz, bi milioi.
Zerk harritu zintuen hiri hartan?
Lehenengo eta behin, argiak, eta gero, dena eguneko 24 ordu irekita egotea.
Nolakoa zen eguraldia?
Lehorra, udan 35-45 gradu egiten zen eta gero, abendua arte, 20-25. Urtarrilean, agian, 5-10 gradutara jaisten da termometroa eta apirilean, berriro 25 gradutan jartzen da. Eguraldia ona da eta askok han hartzen dute erretiroa.
18 urtez, ez zen zaila izan horrelako hiri batera moldatzea?
Zugazaga eta Aiarzarekin bizi nintzen, baina han Gernikako beste pilotari batzuk bazeuden eta banko, denda eta etxe kontuekin lagundu gintuzten, beraz, moldaketa ez zen zaila izan. Hala ere, hasieran, familia eta laguna faltan botatzen dituzu.
Etxeko lanak egiten ere ikasiko zenuten.
Bai, janaria prestatzeko eta hori. Hasieran, euskal janaria prestatzen genuen, baina gero, Fast-foodekin ere hasi ginen.  
Zelan moldatu zinen ingelesaz?
Nik oinarri bat baneukan eta sei edo zortzi hilabete pasata, defendatzen nintzen. Nik eskolan ingelesa aukeratu nuen, nahiz eta gehienek frantseza ikasi.
Azkar egokitu zinen amerikar-erako bizitzara?
Bai, gainera, kultura ezberdinak ezagutzea gustatzen zait. Hala ere, han mexikarra zinen, arrazakeria bazegoen, baina gu kirolariak garenez, beste gauza bat zen. Nik bi hizkuntz menderatzen nituela eta haiek bat bakarrik, eta txarto, esaten nion hango jendeari.
Ez zinen Las Vegasen Elvis-jantzita ezkondu?
Hogei urte nituela, mexikar batekin ezkondu nintzen Las Vegasen, baina ez Elvis-jantzita, je, je.
Seme-alabak badituzu?
Bai, Amaia da nagusia eta Jon Andoni, gazteena. Biek Amerikan jaio eta gero, 1994an, dibortziatu egin nintzen.
Zuri frontoiko sutea harrapatu zintuen.
1980ko azaroaren 22an gertatu zen hori. Frontoia Metro Goldwin Mayerreko hotelean zegoen, gu hurbil bizi ginen eta helikopteroak eta anbulantziak eta dena entzun genuen. Kontratoak bertan behera geratu ziren eta gu Gernikara etorri ginen, gero Quinceera joateko.
Quincee Las Vegas baino askoz ezberdinagoa zen?
Eguna eta gaua bezalakoa. Quinceen afroamerikar ugari zeuden, Talahasin, zuri gehiago zeuden, baina Quincee aldea bat zen, lauzpabost biztanleekin, eta marjinatu askokin, orain dela hogeita hamar urteko egoera zeuden, baina jendea oso atsegina zen. Frontoia ohiane erdian zegoen eta gu berrogei edo berrogeita hamar mila biztanleko unibertsitate-gune batean bizi ginen.
Orduan, frontoiak betetzen ziren. 
Las Vegasen, pilota kasinoaren show-eko beste zati bat zen eta Quinceen, berriz, publikoa zesta ikustera joaten zen frontoira, eta bai, bete egiten zen. 
Zein izan da zure kirol ibilbideko unerik politena?
Debuta, eta Amerikan egindako estreinaldia, nerbioengatik eta ea dena nola irten zen jakiteko.
Zein zen zure frontoirik kutunena?
Gernika Jai Alai. Amerikan, kantxan askoz biziagoak dira eta han, kinielak hamar minutuko iraupena badute, aspertzen dira.  
Apostuak egiteko orduan, Jai Alaia elkarlehia handia dauka.
Han txakurrak, zaldiak eta loteriak badaude eta denak, Jai Alai baino azkarragoak dira. Handik etorri zen jaitsiera, grebak ez zuen lagundu, baina arazoak kasinoak eta loteriak ziren eta grebak dena arindu zuen, izan ere, enpresak bertan gozo gelditu eta ez ziren garai berrietara moldatu.  
Estatu Batuetan zeundela, sarritan ikusi zenuen kirola zuzenean?
Los Ángelesen Oakland Riders eta Denver Broncosen arteko Superbowla ikusi nuen eta saski-baloiari dagokionez, Gasol eta Bryant ikusi nituen Lakerseko erakustaldi batean. Las Vegas Unibertsitateko saski-baloi taldea bai jarraitzen nuela, han zale ugari zituen eta Fred Banks eta Jerry Tarkanian ziren entrenatzaileak. Hauek kaleetan jokatzen zen 3 on 3 partidetatik hartzen zituzten jokalariak.  
Eta kontzertu garrantzitsu baten bat ikusi zenuen?
Bai, Fleetwood Mac, AC/DC, country musikako batzuk… Hala ere, Metallica da nire gustukoena. Talde hau beisbol zelaian ikusi nuen berrogei mila biztanleen aurrean.
Zer egin zenuen Las Vegasen zesta utzi ostean?
Ostalaritzan egin nuen lan, Tropicana Hudsor Hotel eta Stratospheren, hain zuzen ere.
Han famatu ugari ikusi dituzu, ezta?
Pilotaria nintzela beisbol jokalari eta ospe handiko aktorear joaten ziren gu ikustera, baina nik ez nituen ezagutzen. Gero, lanean, asko ikusi ditut: José Feliciano, Dennis Hopper, Paris Hilton, Keanu Reeves, Matt Damon, Sylvester Stallone…
Famatuen artean, famatuenak.
Nik Luxorren egiten nuen lan, hau da CSI-n agertzen den piramidean. Izan ere, behin, nire etxearen atzetik egin zuten grabazioa eta, hori dela eta, berandu heldu nintzen lanera.
Non harrapatu zintuen 11-S-k?
Amerikan, eta han bi urte beldurgarri izan genituen. Turismoa ehuneko hirurogeita hamarra jaitsi egin zen eta 2004an egoera hobera egin bazuen ere, gero 2008ko krisia heldu eta orain bai, ematen du hobera egingo duela. Hala ere, 2009-a izan zen Las Vegasek diru-irabaziak ez duen urte bakarra. City Centerren hamar mila gelako hiru hotel bazeuden eta enpresa itxi behar izan zuen. Izan ere, oraingo suspertzea 2001koa baino motelagoa izaten ari da.  
Zergatik itzuli zinen Gernikara?
2007an, ama hil egin zen eta ezin nintzen hiletan egon. Hurrengo urtean mezara joan eta nerabean ezagutu nuen neska batekin egin nuen topo, hau alargan geratu zen aurreko urtean, hitze egiten hasi eta zerbait piztu egin zen. Ni nekatuta nago Amerikaz, urrian Las Vegasera itzuli eta handik sei astera, 2008ko azaroaren 18an, hain zuzen ere, Gernikara etorri nintzen betirako.
Ez zen zaila izan Euskadira etorri eta lana topatzea?
Nik eskarmentua neukan ostalaritzan. Kiroljokoan jokatzeko aukera sortu eta abenduaren 17an hasi nintzen haiekin.  
Bizkaian, berriro hasi zara zestaz jokatzen.
Bai, eta ikaragarri gustatzen zait jokatzea. Mutilekin primeran moldatzen naiz, baina haiek gorrotatzen dute zahar baten kontra galtzea, je, je. Baneramatzan 27 urte jokatu barik eta horrela sasoian eta burua okupatuta mantentzen dut. Hasieran txarto nenbilen, baina orain defendatzen naiz eta Manci, Barandika eta hauek guztiekin jokatzen dut. Denak oso lehiakorrak dira.
Seber bezalako beste beterano batek ere ekin dio partideak jokatzeari.
Nire bikotekide ofíciala da. Behin, Perdi-Makokiren kontra jokatu eta 25-21 irabazi genuen, baina ezin genuen errebantxa antolatu, izan ere, Makoki tendoia apurtu zuen. Seber oso lehiakorra da, kantxa barruan dena ematen du, baina 54 urte dituela ahaztu eta lur-jota bukatzen ditu partidak.  
Bukatzeko, zestak laguntza gehiago merezi dituela uste duzu?
Hemen erakunde publiko eta pribatuak lan egin behar dute, ingelesezko esaera zahar batean eginnahia izanez gero, bidea dagoela esaten du, beraz, hemen askoren chip-a aldatu behar dugu, izan ere, zesta galtzen badugu, Euskadiko historiaren zati bat galtzen da. Modalitate hau mundu osoan ezagutzen da eta herri hau honi esker ezagutzen da mundu osoan zehar, Antartida salbu, izan ere, Australian ez zen jokatu, baina han jokatzeko proiektu bat ere egon zen. Zesta galtzea aurreskua galtzea bezalakoa izango litzateke.
 

Testu:
Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Jon Ituarte, Gernika Jai Alain
CARTELERA  
  SÁBADO, 15 DE OCTUBRE
17:00 HORAS
CARMELO BALDA - DONOSTIA
LIGA ZESTA PUNTA PROFESIONAL
ÚLTIMA FUNCIÓN
- Bilbao (Kalzakorta-Zabala)
- Bizkaia (Hormaetxea-Manci)
- Donostia (Arta-Lopetegi)
- Gipuzkoa (Beitia-Madarieta)
- Araba (Foronda-Lakontxa)
- Biarritz (Zuloaga-Onaindia)

 
ENTRADAS PARA LA LZPP  
  Ya puede encargar sus entradas en la dirección bilbaojaialai@gmail.com y en el teléfono 617 205320. Por 8 euros tendrá derecho a un pincho y una consumición gratis.  
BILBAO JAI ALAI S.L.  
  Esta es la página web oficial de Bilbao Jai Alai S.L. La publicidad de la cabecera corresponde al servidor en la que está alojada la web y no aporta ningún beneficio económico al creador de la misma.  
Hoy habia 114 visitantes (140 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis