bilbaojaialai
 
  Home
  Patrocinadores
  Turismo - Contratación de festivales
  Dossier para turistas - castellano y euskera
  Dossier para turistas - english - french
  Noticias
  Berriak
  Crónicas
  Entrevistas
  Elkarrizketak
  => Ituarte: CSI-ren grabaketa dela eta, berandu heldu nintzen lanera
  => Aranbarri: Goikorekin jokatzen nuela, bazirudien oporretan nengoela
  => Camí: In Miami, they controlled up your weight you to be on fire
  => Zuloaga: The atmosphere in Bilbao Jai Alai is fantastic
  => Landa: There has been a very good atmosphere in the League
  => Lakontxa: This year there is a very high-level
  => Goiko, López and Enbil, “The trident of Zumaia”
  Resultados
  Galería de fotos
  Canal de vídeo
  Pelotaris
  Tienda
Aranbarri: Goikorekin jokatzen nuela, bazirudien oporretan nengoela
Aranbarri: Goikorekin jokatzen nuela, bazirudien oporretan nengoela
Ondarrutarra profesionala izan eta Newporten Iñakirekin egin zuen topo
 

2011/07/28: Txomin Aranbarri pozik dago, izan ere, Iñaki Goikoetxea, bere lagun handia, jokatzen ikusiko du, gainera, Gernika Jai Alai bezalako frontoi mitiko batean eta semea alboan duela. Azken hau nerabe bat da eta aitaren urratsak jarraitu nahiko lituzke, zesta puntako zale handia baita. Hemendik gutxira, biok Iñakirekin hitz egiteko aukera izango dute, baina aldez aurretik, ahoan irrifarre handi bat duela, bere bizitzako istoria kontatuko digu, izan ere, bere kirol ibilbideari ere errepaso bat emango dio eta Estatu Batuetan nola bizi den azalduko digu.  
 
Nola hasi zinen zestaz?
Ondarroako frontoi txiki batean hasi eta 1978an, Markinako eskolara pasatu nintzen. Han Andrés Gandiaga zegoen monitore eta 1986an prest nengoen Amerikara joateko, hala ere, amak itxaron egin beharko nuela esan zidan, aldez aurretik ingeles apur bat ikas nezan. Erabaki hau zuzena izan zen eta orain eskertzen diot. 1987an West Palm Beachera joan nintzen, hurrengo urtean, Newportera, gero greba heldu, berriro jokatzeari ekin eta 2003. urte arte egon nintzen profesional mailan.
Orduan hartu zenuen erretiroa.
Daniarako kontratoa baneukan, baina semea jaio eta New Porten geratu nintzen.
Han ikaragarrizko hotza egiten da, ezta?
Bai, baina oso polita da eta, bizitzeko, ezin hobea. Donostia bezalakoa da, apur bat txikiagoa, baina hiri hau bisitatzeak pena merezi du. 
Zein izan zen zure lehenengo inpresioa Amerikara heltzean?
17 urte heldu eta han dena oso handia zen. Abentura bat zen, baina, aldi berean, beldur pixka bat ere nabaritzen nuen, familia hurrun zegoelako eta gora-beherak ere edukitzen nituelako. Hala ere, pilotariekin batera mugitzen nintzen eta hori oso lagungarria zen, izan ere, oso esperientzia ona izan zen eta errepikatuko nuke, horrela hazi nintzen eta. Greba izan zen gauzarik txarrena, gainera, gure Jai Alai izan zen azkena berrirekitzeko orduan eta han egoten ginen, kalean eta ikaragarriko hotzaz.  
Zergatik geratu zinen Estatu Batuetan?
Amerikar batekin ezkondu nintzelako, hala eta guztiz ere, nire bihotza Euskadin dago eta urtero etortzen naiz familia bisitatzera eta pilota ikustera. Pilotari guztiak anaiak garela esango nuke eta berdin da eskuz edo zestaz jokatzea eta ona ala txarra izatea.
Lan egiten duzu New Porten, ezta?
Ikastetxe pribatu batean egiten dut lan, mantenimendu arloko nagusia naiz eta gustura nago, nahiz eta zesta oso gaztea nintzela utzi nuelako arantza hori eduki. Bi denboraldi gehiago jokatzeko gai izan nintzatekela uste dut.  
Hiri honetan Goikoetxearekin topo egin zenuen.  
Hala da, bi denboraldi egon ginen elkarrekin eta jarraian bera Orlandora joan zen. Luis eta Igor anaiekin ere egin nuen topo, baina gero hirurak Miamira abiatu ziren.  
Ordurako, Iñaki izar handia izango zela nabaritzen zen?
Bai, bera Milandik zetorren eta oso gaztea bazen ere, oso lasaia zela eta ikaragarrizko dohaiak zituela nabaritzen zen. Batzuentzat oso zaila zen zerbait ikastea, baina Iñakik, heldu bezain pronto, maila bikaina erakutsi zuen. Birritan jokatu zuen behean, baina berehala jarri zuten goiko kinieletan, bestela aposturik ez zegoelako. Berarekin aritzea gozamena zen, kantxa osoa kubritzen zuen eta bazirudien berak jokatzen eta ni oporretan nengoela. 
Txikito eta aurreko izarren garaian jokatu izanez, gero onenen artean egon litzateke?
Duda barik, izan ere, Iñaki Txikito, Katxin eta beste izarrekin batera ikustea oso polita izan litzateke.
Amerikan ere jarraitzen duzu Goikoren ibilbidea?
Bai, etxean Galeusca, satelite bidezko euskal katea badaukat eta bertan partida ugari ematen dituzte diferituan. Interneten bidez ere Miamin nola dagoen ikusten dut eta Facebooken bidez ere komunikatzen gara.  

Itzuli
 
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Txomin Aranbarri, bere semearekin, Gernikan
CARTELERA  
  SÁBADO, 15 DE OCTUBRE
17:00 HORAS
CARMELO BALDA - DONOSTIA
LIGA ZESTA PUNTA PROFESIONAL
ÚLTIMA FUNCIÓN
- Bilbao (Kalzakorta-Zabala)
- Bizkaia (Hormaetxea-Manci)
- Donostia (Arta-Lopetegi)
- Gipuzkoa (Beitia-Madarieta)
- Araba (Foronda-Lakontxa)
- Biarritz (Zuloaga-Onaindia)

 
ENTRADAS PARA LA LZPP  
  Ya puede encargar sus entradas en la dirección bilbaojaialai@gmail.com y en el teléfono 617 205320. Por 8 euros tendrá derecho a un pincho y una consumición gratis.  
BILBAO JAI ALAI S.L.  
  Esta es la página web oficial de Bilbao Jai Alai S.L. La publicidad de la cabecera corresponde al servidor en la que está alojada la web y no aporta ningún beneficio económico al creador de la misma.  
Hoy habia 16 visitantes (22 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis