Arabak amaiera bikaina nahi du “Jai Alai Egunean”
Baldak bihar hartuko du Liga Zesta Punta Profesional-eko azken jardunaldia
2011/10/14: Foronda-Lakontxak osatzen duten Arabako taldeak amaiera bikaina nahi du bihar aurtengo LZPP-n (Liga Zesta Punta Profesionala) eta horretarako orain daukan lidertzari eutsi nahiko dio, izan ere, momentuz 37 puntu lortu ditu, Miarritzek (Zuloaga-Onaindiak) baino sei gehiago.
Gauzak hala, Iparraldekoek dena eman beharko dute Donostiako Carmelo Balda frontoian iragarri den “Jai Alai Egunean” 17:00etatik aurrera jokatuko diren zazpi tantorako lau kinieletan egoerari buelta emateko. Hala ere, ezin dugu atzetik datozen taldeak ahaztu, izan ere, Gipuzkoako Beitia-Madarietak 28 puntu dauzkate eta bere esperientzia oso garrantzitsua izan daiteke une erabakigarrienetan.
Hormaetxea-Manci bizkaitarrek ere izango dituzte bere aukerak, hauek 26 puntu baitituzte eta, Bilboko Deportivon ospatutako lehenengo bi jardunaldietan, oso itxura ona eman zuten. Gauzak hala, bihar joko on hau berreskuratzen saiatuko dira garaipena erdiesteko.
Apur bat atzerago Donostiako (Arta-Lopetegi) eta Bilboko (Kalzakorta-Zabala) puntistak daude. Hauek hamaikana puntu daude berdinduta eta Liga Zesta Punta Profesionaleko bigarren edizio honetako azken postua sahiesteko ahalegin guztiak egingo dituzte.
Hori dena kontuan hartuta, abuztuan, Bilboko bi jaialdietan; eta Irailean, Plentziako lau jaialdietan gertatu zenez, bihar Donostiako Carmelo Balda frontoira hurbilduko direnek oso espektakulu polit batez gozatuko aukera izango dute.
Arabak irabaziz gero, garaipenaren meritoa Susorena ere izango da, izan ere, honek Forondarekin batera jokatu zituen Ligako lehenengo lau jardunaldiak, eta oso maila altua emanez, gainera.
Testu: Juan Luis Ibarretxe Marcos
Argazkia: Arabako taldeko Iker Foronda eta Gorka Lakontxa
Itzuli